XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andre noblearen hauziak

Badago oraindik gure inguruan mundu guztiz berezi bat, aintzinako mundu disdiratsu baten hondarrak: aristokrazia.

Eta mundu loreztatu eta pittin folkloriko horren erdian, pastelaren gindak, andre guztiz nobleak.

Zer egingo genuke guk, gizakume arrunt gaixook, lislore hauen zereginez ezer jakin gabe? beren irudiak behin eta berriro aldizkarietan ikusi gabe?.

Azken aldian mundu aristokratiko hau buruz behera dabilela jakin izan dugu, eta bere izaera kontserbakor eta aldaezina goitik behera nahasten doana, eragite zori batez lotuta, kezkaz ernaldurik, benetan ukitua.

Zerbait prestatzen ari da eta ez benetan egoskorra.

Zer da gizarte honen oinarriak honenbeste mugitu dituena?.

Espainiako Auzitegi Gorenak lehenalabei, orain arte lehensemeei erreserbatuak ziren noble-tituluen heredentzia eskatzeko bidea ireki die.

Neurri hori dela medio sexu bereizkeriarekin bukatzea lortu nahi omen da.

Nagitasuna utzirik, ausartkiro, 600 emakume borrokatzeko prest dauzkagu, bere eskubideak defendatzen, anai, osaba edo lehengusuen kontra, amoremate gaberik, erabaki osoz, gupidagabeki.

Ez dut odola isuriko denik suposatzen, baina buruestima bat baino gehiago narraz ibiliko da burrukaren arramarrean.

Izan ere, titulu bat ez da edozer gauza....

Saltsa eta mugida! hori falta zitzaion mundu nahiko aspergarri horri eta duda gabe azken garai haietan akuilaturik ikusten da.

Oraingoz badugu bat, Natalia Figueroak bere anaiari irabazi dio hauzia eta Santo Flororen markeserria bereganatu du.

Zein izango ote da bigarrena?.

Txantxetako gauza dirudi eta gehiengooi bost axola...... baina, arazo byzantiarra iruditu arren, eta sinesgaitza izanik ere, ba omen dira txanpon truke sasikume bezala azaltzeko prest dauden pertsonaiak, titulu bat lortzeagatik. Sinpleziaren distira!.